SALES ASSISTANT (ALDI BATERAKO)

Publicada 14 de Septiembre

Lanpostuaren betebehar nagusiak ondorengoak dira:

  • Saltzaileei beren merkatuak kudeatzeko berezko zeregin guztietan laguntzea, ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezaten.
  • Merkataritza-sailak behar bezala funtzionatzeko behar diren administrazio-lan guztiak egitea.
  • Merkataritza-arduradunarekin lankidetzan aritzea kudeaketa-plana betetzeko beharrezkoak diren zereginetan.
  • Erosketetako, Marketineko, Kalitateko, Produktuen Fabrikazioko eta Garapeneko sailen betebeharren zereginetan laguntzea eta koordinatzea, lan egiten den eta laguntza eskatzen den merkatu-arloa denean.
  • Bezeroak planteatzen dituen gai guztietan ardura hartzea edo dagokionari bideratzea, arretarik onena bermatzeko.
  • Negozioko sailen artean beharrezkoak diren bitartekaritza-lanak egitea, haien arteko informazio-fluxurik egokiena izateko.


Lanpostuaren ezagupen zehatzak:

  • Produktuaren ezagutza.
  • ERP.
  • Office menderatzea.
  • Esportazio kudeaketa (Incoterms, ordainketa motak…).


Requisitos mínimos

Lanpostua betetzeko behar diren betekizunak ondorengoak dira:

  • Formakuntza: Zuzendari idazkaritza, ADE edo antzekoak edota lanpostu honetan edo antzekoetan egiaztatutako esperientzia izatea. Dagoeneko behin betiko bazkide (SDI) direnentzat, postuak eskatzen dituen ikasketa maila bete ezean, lanpostu horretan edo antzerakoetan eskarmentua izateak ere hautagaitza kontuan izatea ekarriko du.
  • Gutxienez, 3 urteko esperientzia antzeko postuetan.